XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

jan-zahar modukoak (partizipioa + zahar): jan-zahar, ibili-zahar, hil-zahar.

hil-hurren modukoak (partizipioa + hurren): hil-hurren, hil-hurran.

erre-arin modukoak (partizipioa + arin): egin-arin, erre-arin, jan-arin(ean), landu-arin.

EZAUGARRI NAGUSIAK

1. Esangura: partizipio-aditzaren ekintza noiz (azkenak, zein neurritan) gertatu den adierazten dute: lehenengoak berrikitan gertatu dela dio, bigarrenak aspaldi.

Hirugarrenak laster gertatzekoa dela.

Azkenak gutxi(sko) adierazten du: erre-arina = gutxisko errea.

2. Morfologi osaera: lehenengo osagaia aditz-partizipioa da ia-ia beti; aditzoin soilak salbuespenezkoak dira eta, oro har, gaitzesgarriak.

Elkarte osoak aditzondo edo atributu gisa egiten du askotan lan.

Amaitu berri modukoei dagokienez, horrelakoak ditugu honako adibideok: egin berri duten zubi hori sendoa da; ezagutzen al duzu sortu berri den argitaletxe hori?; gidabaimena atera berri zuelarik istripua izan zuen; atzeko gurpila zulatu berri du; mutil hori sartu berria da gure lantegian; datu-bilketa amaitu berria zen.

Izen ondoko adjektibo gisa ere sarri agertzen dira: gustora jango nuke txuleta egin berri bat!; zabiltza kontuz zakur jan-zaharrarekin!

Besterik da hil-berri izen-elkartea: gaur goizean jaso dugu Patxiren hil-berria.

3. Emankortasuna: sorbide emankorra da "partizipio + berri" moduko elkarte-moldea:

Iturri garbitik adierazi berri zaigunez....

Ez, aldiz, aditzoin + berri" modukoa.

Bestalde, partizipio + zahar / arin / hurren moduko gehienak erdi-iharturik daude gaur egun.

4. Hots-aldaketa: hitz-juntura hauetan ez da ia inolako hots-aldaketarik ageri: erre berri (eta ez, kasu, erra berri), jan-zahar (eta ez jantzahar),...

IDAZKERA

Bereiz idaztekoak dira partizipio + berri modukoak: amaitu berri, ikusi berri, iritsi berri, eraman berri.

10. Jarleku moduko hitz elkartuak

Hitz elkartuon lehen osagaia aditzoina da normalean, eta bigarrena izena.

Ondorioz, izen-kategoria hartzen dute, ez aditz-kategoria: argi bereizten dira horretan aditz-elkarteetatik.